2019ko abenduaren 12an, partaideak bildu dira 3 urteko proiektuaren bururatzeko!

H2O GUREA, Bidasoako, Urdazuriko eta Urumeako mugaz haraindiko arro hidrologikoetako uraren hitzarturiko 3 urteko kudeaketa

Proiektua, Nafarroaren Iparralde eta hegoaldean uraren kudeaketarako eskumena duten autoritateek 2014 abenduaren 10ean izenpetu zuten Ur Partekatuen Kudeaketarako Kartaren plantan ezartzearen baitan sartzen da.
Horretarako sortu zen tokiko mugaz gaindiko gizarte eragileen sareari esker, H2O Gurea proiektuak mugaz gaindiko lankidetzan urrats berri bat eman du, muga administratiboez harago doazen eremuetan gure arro hidrologikoen kudeaketarako baltsako ekintzak abian emanez. Izan ere, Europako agindu berak jarraitu behar baditugu ere, paradoxikoki, hauen itzulpena estatu bakoitzaren mugetan gelditzen da.
H2O Gurea proiektuak Bidasoako, Urdazuriko eta Urumeako arro hidrologiko partekatuak barne hartzen ditu.
H2O GUREA (2016-2019) proiektuaren ondotik, Euskal Hirigune Elkargoak eta haren partzuerrek abian emaniko ekintzen bilana egin eta ondoko urteetarako lan perspektiben inguruan hitz egin zuten.

H2O Gurea proiektuaren helburua

H2O Gurea proiektua 6 partalierrek abian eman zuten: Euskal Hirigune Elkargoa (proiektu burua), Gipuzkoako Foru Aldundia, Euskal Ur agentzia (Ura), “Txingudiko Zerbitzuak”, “Nafarroako Ingurumen Kudeaketa (NIK-GAN)” eta Urdazubiko herria. Proiektua burura eramateko proiektuarekin bat egin dute: Nafarroako Gobernuak, Pirinio Atlantikoetako Departamenduak eta Aturri-Gaskoinako Uraren Agentziak.
Uraren kudeaketa ez zedin gehiago muga administratiboetara mugatu eta arro hidrologikoen maila fisikoan tratatu zedin, proiektu hau mugaz gaindiko eran eramatea baitezpadakoa izan zen.
Horregatik, “tokiko baliabideen babesa, balioan ezartzea eta baliatze iraunkorra sustapena” ardatzean oinarriturik POCTEFAk* luzatu zuen lehen proiektu deialdiari erantzun zioten 122 proiekturen artean H2O Gurea hautatua izan zen.
Mugaz gaindiko kudeaketarako zinezko tresna bilakatu da: eragileek elkarrekin lan egin ahal izan dute eta tresna batzuk esku aldatu edo beste arro hidrologikoetara egokitu ahal izan dituzte.

Eramaniko ekintzen adibideak

Uholdeen kudeaketa

H2O Gurea lankidetzaren baitan, Euskal Hirigune Elkargoak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Euskal Ur Agentziak (Ura) Bidasoa ibaiaren beheko aldearen ikerketa hidraulikoa egin zuten.
Ikerketa horren ondorioz, baltsako eredu hidrauliko baten ekoizpenera eta mugaz gaindiko neurketarako estazio baten eraikuntzaren hausnarketara iritsi zen. Gainera, uholdeen kudeaketarako programen definitzeko, arro hidrologikoen heinean lan egiteko beharraren ideia baieztatu die instituzioei.
Paraleloki, hirigune zentroetan uholdeak gutitzeko helburuz, Euskal ur Agentziak (URA) eta Nafarroako Ingurumen Kudeaketak (NIK-GAN) babeserako obrak burutu dituzte Jaizubia eta Bidasoan hurrenez hurren.

ELKARLANERAKO PERSPEKTIBAK:
Partaidetza lan horrek Bidasoako funtzionamenduaren ezagutza aberastu eta osatuko du eta mugaz haraindiko neurketarako estazioa bezalako proiektuak sortzea edo, ibaian gora, Nafarroan partekatzen den ereduaren hedatzea sustatuko ditu.
• Ibaien kalitatearen hobetzea

Nafarroaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artean koipuak harrapatzeko ekintzak burutu ahal izan dira: izan ere, espezie horrek, ur bazterrak andeatuz ibaien hidro-morfologia kaltetu dezake. Animalia horiek bisoi europarra eta Pirinioetako desmana bezalako beste espezie batzuk ere kaltetzen dituzte (Natura 2000 eremuen baitan babestuak direnak).
Elkarrekin (eta metodo bertsuekin) florako espezie inbaditzaileen aurkako borroka ere antolatu dute.
Kantabriako ibaien lehengoratzerako bio-ingeniaritza tekniken eskuliburu batean, partalierrek ibaien lehengoratze teknikak partekatu eta haien lanak eta esperientziak balioan ezarri dituzte: Ibai bioingeniaritza. Kantauri eremurako eskuliburu teknikoa.
Azkenik, Euskal Hirigune Elkargoak eta Txingudiko Zerbitzuek Bidasoren itsasadarraren bi aldeetan ikerketak eta lanak egin dituzte, ur zikinen eremu naturaleko isurketak gutitzeko helburuarekin, ibaian beherako bainu uren kalitatea babesteko gisan.

Ur edangarriaren hornitzea, egoera segurrean ezartzea
Ainhoa eta Urdazubik, Urdazuriko haraneko bi herri, uraren eskuragarritasunaren apaltzea eta mugaz alde batean edo bestean kutsadura gertatzeko arriskuaren parean, haien baliabideak elkartzea eta ur edangarriaren hornitzea egoera segurrean ezartzea hautatu dute, izan kopuru mailan zein kalitate mailan.
Ondorioz, Urdazubiko herriaren uraren biltegiratze gaitasuna emendatzearen bidez, Ainhoa eta Urdazubi herrietako ur edangarriaren banaketa sareen arteko loturaren konkretizazioaren bidez eta ura hornitzeko mugaz haraindiko zerbitzu baten plantan ematearen bidez, ur edangarria hornitzea bermatzeko proiektua gauzatu da.
Mugaz gaindiko desmartxa berritzaile horrek mugaz bil aldeetan egin beharreko prozedura administratiboei buruzko peritatze juridiko zorrotza egitera eraman du, bi estatuen arteko ur edangarriaren trukatzea ahalbidetzeko gisan.

ELKARLANERAKO PERSPEKTIBAK
2018an, alde guziek 10 urteko iraupeneko lehen hitzarmen bat izenpetu zuten, uraren banaketa sareen interkonexioaren baldintza eta moldeak finkatzeko, Urdazubi eta Ainhoako biztanleentzako probetxugarri izanen den mugaz gaindiko ur edangarriaren hornitze zerbitzu bat plantan ematea zehazteko eta aldeen arteko lankidetza sendotzeko asmoz.
 Mugaz gaindiko sare baten baitako trukaketekin segitu

Europar Batasunak ezarri Uraren Esparru Zuzentarauak, Bainu Zuzentarauak eta Uholde Zuzentarauak finkatzen dute ura kudeaketa planen eta arro hidrografiko bakoitzerako egokitu egitarauen bidez babesteko erkidego osorako esparrua.
Zuzentarau horiek, ura elkarlanean kudea dadin herrialdeak eta hunkituak diren eragile guztiak elkarlanean aritu behar direla ere oroitarazten digute.
H2O Gurea proiektuaren ondotik, partzuerrek 2014an Partekaturiko Uren Kudeaketarako Karta izenpetuz hartu zituzten engaiamenduak berritzeko eta betikotzeko asmoa dute.
Partzuerrak 2020an elkartuko dira, Iparraldeko eta Hegoaldeko (EAE eta Nafarroa) lurraldeetan Uraren ziklo ttipi eta handiaren kudeaketaren eragileak elkartuz, Karta berri baten bidez asmo hori finkatzeko. Honek, partekatzen dituzten arro hidrologikoen (Bidaso, Urdazuri, Errobi eta Urumea) kudeaketa hobea izan dadin, trukaketa, informazioa eta ekintza baliagarriak gauzatzeko xedea izanen du.

*POCTEFA
“Eskualdeen Garapenerako Europar Funtsak (EGEF, fr. FEDER), Espainia-Frantzia-Andorra Lurraldeen arteko Programaren (POECTEFA 2014-2020) baitan, proiektua %65ean finantzatu du.

POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra muga espazioaren integrazio ekonomiko eta soziala sendotzean datza. Laguntza hori, aktibitate ekonomikoan, sozialean eta inguramenean kokatzen da, lurraldearen garapen iraunkorra faboratzen duten baltsako estrategien bidez.”

2014-2020 denbora tartean, Europar Batasunak Eskualdeen Garapenerako Europar Funtsatik (EGEF, fr. FEDER) zetozen 189 milioi euroko zuzkidurak esleitu dizkio POTECFAri. POETCFA proiektu deialdi gisa antolatua da: lankidetza eremuan mugaz haraindiko proiektuak garatzeko xedea duten lurralde eragileek hautagaitza Programara aurkeztu behar dute. Aurkeztu ondoren, Estatuek, Eskualdeek eta Pirinioetako bi aldeetako frantses departamenduek eta Espainiako Autonomia Erkidegoek osatzen duten Programazio Batzordeak Programak finkatu dituen helburuak betetzen dituzten eta mugaz gaindiko balio emendatzea agertzen duten proiektuak hautatzen dituzte. Gero, proiektu horiek programatuko dira eta EGEF ko-finantzaketa jasotzen ahalko dute

Partenaires