Batzorde teknikoaren bilkura

Eginkizuna: 2018-2019ko bide orriaren zehaztea

2018ko irailaren 18an, Batzorde teknikoa bildu zen Urruñan (Euskal Hirigune Elkargoko Hego Lapurdi eremuan), hau da, H2Ogurea mugaz gaindiko proiektuaren partaideak, Pirinioetako Lan Erkidegoko ordezkariak, Nafarroako gobernuko kideak eta Pirinio Atlantikoetako kontseilu orokorreko kideak.

Obratu ekintzen bilanari eta H2Ogurea proiektuaren finantza-aitzinamenduari buruzko puntua egin ostean, Batzorde teknikoko partaideek bidean diren eta geroan sortuko diren ekintzen inguruan lan egin zuten.

H2Ogurea proiektua 2016an abiatu zen. Mugaz gaindiko arro hidrologikoen kudeaketa koordinatzeko sortu zen. Egun, proiektua ontsa aitzinatu da. Adibide gisa aipa daiteke uholdeen kudeatzeko ikerketa batzuk egin direla eta mintegi bat antolatu dela, Ainhoako eta Urdazubiko herrietako ur edangarrien sareak elkarri lotzeko egingarritasun ikerketa bat egin dela, eta flora eta fauna espezie inbaditzaileen kontrako kanpainak burutu direla.

Baina, proiektua bururatu artean, hau da, 2019ko maiatza artean, beste ekintza anitz obratzea aurreikusten da: uholdeen kudeaketarako obrak amaitzea (adb: Baztanen (Nafarroa) eta Jaizkibelen (Gipuzkoa) babesteko obrak) edo Urdazubiko eta Ainhoako ur edangarrien sareak elkarri lotzeko obrak egitea. Gainera, ibai eta erreken uren kalitatea hobetzeko ekintzak burutuko dira (adb: Txingudi eskualdeko saneamendu sarearen modelizatzea), « Txingudiko zerbitzuen » saneamendu sareko kontrol guneak baliagarriak izan direlarik. Azkenik, joan-etorri anitz egitea aurreikusten da, mugaz gaindiko beste arro hidrologikoetan elkarlanean ari diren erakundeetako eragileekin topo egiteko eta ondorioz tokiko praktikak aberasteko.

 

Partenaires