Bestelako proiektuak
Izena | Azalpena | Estekak |
BIDUR “Bidasoaren eta Urumearen Kudeaketarako Mugazgaindiko Lankidetza” (2009-2011) |
2009ko udaberrian jarri zen abian BIDUR proiektua eta Bidasoa eta Urumearen kudeaketa integralean ari diren erakundeen arteko lankidetza bultzatzen du, hango ur masen egoera ona bultzatu eta babestuko duten estrategiak elkarrekin ezartzeko. Bidasoa eta Urumea arro hidrografikoetako urak kudeatzeko ekintzak partekatzen aitzin egiteko bide eman du, elkarrekin ezarri estrategia koordinatuei esker. http://www.ganasa.es/areas/proyectos-europeos/bidur.aspx |
|
GEVERT “Pirinioz Gaindiko Ibai Espazioa Kudeatu, Trukatu eta Azkartzea” (2010-2012) |
Helburua arrantza molde iraunkorra garatzea izan da, mugazgaindiko Pirinioetako ibarretan turismoa garatzeko oinarria izan dadin. | |
SUD´EAU “Europako Hego Mendebaldeko Ura eta Ibaiak Tokian berean eta Parte Hartzeari zabalik Kudeatzea” (2009-2011) |
SUD’EAU proiektuaren helburua ingurumenaren eta natura ingurunen babesteko kudeaketa iraunkorra eta hobea egitea zen. Uraren Esparru Zuzentarauaren ardatzak abiapuntutzat harturik, esperientzia berritzaileak obratu nahi zituen toki mailan, erreferentziazko jokabide onak bilaka zitezen uraren kudeaketa iraunkorrari dagokionean. Esperientzia horiek parte hartzeari zabalik ziren prozesuen bitartez egin dira eta ikasketa kolektiboa ekarri dute. | Sudeau |
ENECO “Enpresa Txiki eta Ertainen Ingurumen eta Energia Kudeaketa eta Ekonomiaren Mugazgaindiko Garapena” (2009-2011), |
ENECO proiektuaren helburua leku horietako jardun eremuetan ingurumen kudeaketarako sistema kolektiboak ezartzea eta enpresa txiki eta ertainetan energia berriztagarrien eta teknologia garbien erabilera sustatzea zen. Jardun eremuetako eta industria teknoguneetako uraren kudeaketaren lurralde diagnostikorako metodologia bateratua eman da plantan. | |
AQNIV “Urdazuriren Kalitatea Hobetzea” (2009 – 2012) |
AQNIV proiektua Ainhoako (Frantzia) eta Urdazubiko (Espainia) lurralde bateratuen ur zikinen tratamenduaren arazoa konpontzeko egin zen. Ingurumena babesteko eta Urdazuriko uren kalitatea hobetzeko helburua du, horretarako Dantxariko araztegia handituz. | |
TFE “Europako Ibai Lurraldeen Proiektua” (2011- 2013) |
Europako Ibai Lurraldeen proiektuak (2011- 2013) ibaien berezko dinamika babestu nahi du, uholde arriskuak murrizteko eta ekosistemak hobetu nahi ditu, lurralde kudeaketa egokia egiteko. Ibai lurralde kontzeptua bi arazori modu ahal bezain eraginkor, ekonomiko eta iraunkorrean erantzuteko garatu da, erantzun ere, uholdeen arazoari eta ibai ekosistemetako bioaniztasuna atxiki eta lehengoratu beharrari. | |
WAT “WATER and TERRITORIES proiektua” |
Ur baliabideen kudeaketa iraunkorrari buruz eta lurralde antolaketarekin dituen loturetaz diren ezagutzak elkarrekin partekatzeko beharretik sortu zen proiektu hau; hiru herrialdetako (Frantzia, Espainia eta Portugal) 8 erakunde biltzen ditu eta erakunde horiek zazpi arrotan garatzen dituzte proiektuak. Helburua arro bakoitzari egokitu esperientzia pilotuak aztertzea da, baliabideen kudeaketa-aterabide eraginkorrenak Europako beste arroetara eraman ahal izateko gero. | Water and territories |
IREKIBAI | LIFE IREKIBAI proiektuaren helburua (LIFE europar egitaraua) naturaren babesteko europar zuzentaraua aplikatzen laguntzea da (natura habitatak atxiki eta hobetzea eta Batasunaren intereseko diren abere eta landare espezieak babestea “IREKIBAI” sarearen barnean). | Natura 2000 |