Flora exotiko inbaditzailea Bertizen, bioaniztasunarentzako mehatxua

Bertiz, balio ekologiko altuko baso atlantiarra izanik,  bioaniztasun handia duen eremua da. Hala ere, Lorategi Historiko Artistikoa eta ibaien inguruetan jatorriz lorategietakoak diren  landare espezie exotikoak gero eta gehiago zabaltzen ari dira.

Hauen artean  Palmondoa (Trachycarpus fortunei), Gerezi-erramua (Prunus laurocerasus), Japoniako kakia (Diospyros virginiana) Bambu berdea (Phyllostachys viridiglaucescens) eta Fallopia (Fallopia sachalinensis) aipa ditzakegu.

Ugaltzeko dituzten estrategia eraginkor eta eboluzionatuen eraginez, espezie hauek zabaltzeko gaitasun handia dute eta bertako espezie autoktonoak baztertzen dituzte, Bertizko bioaniztasuna mehatxatuz, eta habitat eta prozesu ekologiko naturalak eraldatuz.

Inbasio hauek gelditzeko Nafarroako Gobernua kontrol-lanetan ari da. Zailtasun handiko lana, diru eta denboran kostu handikoa. Adibide honek garbi erakusten du edozein espezie bere inguru naturaletik ateratzeak ondorio kaltegarriak ekar ditzakeela.

 

Partenaires