Guratrans
GURATRANS edo parte hartzeari zabalik den Piriniotako mendebaldeko mugazgaindiko ibaien kudeaketa integrala
Hego Lapurdiko Hiriguneak eta CRANA eta HAZI fundazioek Frantziako, Nafarroko eta Gipuzkoako Piriniotako mendebaldeko ibaien mugarik gabeko (administratiboki eta geografikoki) ikuspuntua partekatu dute.
Eskualdeen Garapenerako Europar Funtsak (EGEF-FEDER) % 65a diruztatu zuen, POCTEFA 2007-2013 bigarren proiektu deialdian. GURATRANS proiektuak ibaietako (Bidasoa, Urdazuri, Urumea, Araxes & Leitzaran) ingurumen baliabideak hobeki babestu eta kudeatzeko aukera eman digu honako ekintza gako hauei esker:
- Arro hidrografikoen kudeaketa koordinatzea, espazio bakoitzarentzat orientabide eta lehentasun bereziak zehaztuz
- Baliabideen kudeaketa iraunkorraren eta ur gutxiago xahutzearen alde ohartaraztea, bioaniztasuna eta jalkinen jarraikitasun ekologikoa atxikitzeko
- Gure ibaiak lehengoratzea, ibaialdea hobeki kudeatzeko gobernantzari dagokionean, ura ez xahutzeari dagokionean eta kutsadurak murrizteari dagokionean.
GURATRANS proiektuaren bideo ofiziala
https://vimeo.com/couchmode/hazifundacion/videos/sort:date/117145300
EFA 221/11 GURATRANS proiektuaren bideo ofiziala. Proiektuaren helburu eta ekintza nagusiak laburbiltzen ditu, partekatu ibai arroen kudeaketan eragile nagusi direnen azalpenekin.
Guratrans urraspidearen partaideak
- CRANA – Nafarroko Ingurumen Baliabideen Zentroaren Fundazioa (ES)
- Hego Lapurdiko Hirigunea (FR)
- URA – Uraren Euskal Agentzia (ES)
- Gipuzkoako Foru Aldundia (ES)
- Kantauriko Ur Konfederazioa (ES)
- Akitaniako Eskualde Kontseilua (FR)
- Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusia (FR)
- Aturri-Garona Ur Agentzia (FR)
- Nafarroko Gobernuaren Ur Zerbitzua (ES).