
H2O Gurea
H2O GUREA, EUROPAR PROIEKTU BAT TOKIKO BALIABIDEAK IRAUNKORKI KUDEATZEKO
H20 Gurea proiektua Gutunaren lantaldean prestatu da.
GURATRANS proiektuari segida ematen dio eta koordinatuki kudeatu nahi ditu mugazgaindiko ibaiak: Bidasoa, Urdazuri eta Urumea.
Proiektua Eskualdeen Garapenerako Europar Funtsak diruztatzen du (EGEF-FEDER) Espainia, Frantzia, Andorra Lurraldeen arteko Lankidetzarako Eragiketa Egitarauaren bitartez (POCTEFA 2014-2020). Uraren kudeaketa gai guztiak lantzen ditu, proiektuak iraunen duen aldirako (2016-2019) aurreikusiak diren ekintza zehatzen bitartez, eta gutuna gauzatzen laguntzen du.
Euskal Hirigune Elkargoa da proiektuburua eta bere partaideekin batera ari da mugazgaindiko ibaiak (Bidasoa, Urdazuri, Urumea) hobeki kudeatu eta koordina ditzagun.
Ura muga kontuan hartu gabe ikusteko molde hori honako hiru ekintza gako hauen inguruan antolaturik da:
- Uholdeak kudeatzea etortzekoak diren bilakaerei aitzin hartuz eta lurraldeak natura fenomenoei loturiko arriskuetatik babestuz
- Edateko uraren hornidura bermatzea sareak elkarri lotuz
- Ibaien kalitatea hobetzea, saneamendu sareen arazoak konponduz, espezie inbaditzaileen aurka arituz eta ibaien morfologia aztertuz
- Lankidetzarako esparrua sendotzea, plantan eman diren tresnak iraunkor bilakatuz
Ulertzeko gakoak
Helburua: arro hidrografikoak orokorki ikusteko manera bultzatzea, ibaiak zainduz, erabiltzaileei uholde arriskuei dagokienean eta edateko uraren hornikuntzari dagokionean igurikatzen dutena eman ahal izateko
Aurreikusi aitzinkontua: 3 744 733 euro
Iraupena: 2016ko maiatzaren 2tik 2019ko maiatzaren 2ra
Proiektuko partaideak: Euskal Hirigune Elkargoa, Gipuzkoako Foru Aldundia, URA, Nafarroko Ingurumen Kudeaketa, Txingudiko Zerbitzuak eta Urdazubiko Herria
Partaide laguntzaileak: Nafarroko Gobernua, Pirinio Atlantikoetako Departamentua, Aturri-Garona Ur Agentzia