Abiatu diren lehen ekintzak

Abiatu diren lehen ekintzak (2016-2017)

UHOLDEEN KUDEAKETA: MINTEGIA

Esperientziak eta iritziak trukatzeko mintegia 2017ko azaroaren 7an, Hondarribin (Gipuzkoa), URA Uraren Euskal Agentziak antolaturik. Gaiari loturik diren mugaren bi aldeetako administrazio guztientzako iritziak eta esperientziak trukatzeko gunea eta partaideen zazpi mintzaldiren ondoren, solasaldia.

UHOLDEEN KUDEAKETA: NAFARROA

Gestion des inondations : NavarreBidasoaren uholdeen ondorioak arintzeko politika garatzea. Bi ekintza piloto hautatu dira:

  • Udal ekintza plan bat idaztea Doneztebeko udalarekin,
  • Aplikazio bat garatzea Baztango udal ekintza plana hobeki gauzatzeko. Horrekin batera eta horri loturik, aplikazioaren SMS bidezko alerta sistema batez, informazioa uholde
    arriskupean diren zonetako biztanleekin partekatzea bultzatuko da, uholdea heldu baino lehen babesgarriak ezar ditzaten eta, hartara, kalteak ahal beste murriztu.

UHOLDEEN KUDEAKETA: AZTERKETA

Euskadin uhar arriskua duten zonak zerrendatzeko ekintza, klima aldaketak ekar ditzakeen egoerak kontuan hartuz. Uhar zona nagusiak zeintzuk diren jakitea funtsezkoa da arriskuaren kudeaketa egokituko badugu.

Gestion des inondations

EDATEKO URAREN HORNIKETA BERMATZEA: AINHOA ETA URDAZUBI

Elkarrekin egin azterketa teknikoa, juridiko eta ekonomikoa, Ainhoaren eta Urdazubiren edateko ur sareen arteko lotura egiteko.

IBAI-ERREKEN KALITATEA HOBETZEA: URUMEA

Urumearen eta haren ibaiadarren azterketa geomorfologikoa, eta neurketa gune bat plantan ematea.

Améliotation de la qualité des cours de l'eau : Restauration fluviale et bio-ingénierieIBAI-ERREKEN KALITATEA HOBETZEA: IBAIEN LEHENGORATZEA ETA BIOINGENIERITZA

Ekintza honek ibaiak lehengoratzeko zenbait proiektu gauzatu nahi ditu, bioingeniaritzako teknika zenbait baliatuz (Krainer, murru berdea, ibai zoletan egurrak emanez…), Kantaurialdeko ibaien ezaugarriak kontuan hartu
eta horren arabera teknika horiek erabiltzeko aukera onena edo ez hain ona zein den ezagutzeko asmoz.

Améliotation de la qualité des cours de l'eau : Étude des espèces aquatiques remarquablesIBAI-ERREKEN KALITATEA HOBETZEA: UR ESPEZIE SEINALAGARRIEN AZTERKETA

Azterketa honek Piriniotako desmanaren hondar presentzia aztertzen du, bai eta
lurraldean (Urumea, Errobi, Urdazuri) endemiko den espezie honen beharrak

Partenaires