Etorkizuneko proiektuak (2018-2019)

UHOLDEEN KUDEAKETA: BIDASOA IBAIAREN BEHEALDEA

Behe Bidasoaren mugazgaindiko azterketa -“Hidro morfologia eta alerta”- uholdeen aitzinean erreka bazterrek duten egonkortasuna ezagutzeko, bai eta uholdeak espazioan kokatzeko eta egin diren esku sartzeek (dragatuak, digaz bideratzeak, konponbide arinak…) eta jasan daitezkeen ibai gorako baldintzak ere ezagutzeko.

UHOLDEEN KUDEAKETA: BABES LANAK JAIZUBIA ERREKAN

Pertsonak eta ondasunak babesteko lanak Jaizubia errekan, uholdeek hiri erdiguneetan duten eragina murrizteko.

Gestion des inondations : Participation de la population en NavarreUHOLDEEN KUDEAKETA: BIZTANLEEN PARTE HARTZEA NAFARROAN

Ekintza honek uholde arriskuen gainean, bai eta uholde horiek kudeatzeko neurrien gainean eta uholdeei aurrea hartzeko neurrien gainean jendeen parte hartzea eta sentsibilizazioa garatzen jarraitzeko xedea du.

Bereziki so egin zaie uholde arriskuen aurkako jendeen eta biztanleriaren autobabes neurriei, eta laster gauzatuko dira neurri horiek.

EDATEKO URAREN HORNIKETA BERMATZEA:

Ekintza honek Urdazuriaren goi ibarra edateko uraz hornitzea elkarrekin arituz berma dadin du xedea, Urdazubin meta daitekeen ura handituz eta Urdazubiren eta Euskal Hirigune Elkargoaren banaketa sareak elkarri lotuz.

IBAI-ERREKEN KALITATEA HOBETZEA: BIDASOA

Mugazgaindiko ekintza honek Behe Bidasoaren kalitatea hobetzeko asmoa du, horretarako natura ingurunera isurtzen den ur zikinen kopurua mugatuz.

IBAI-ERREKEN KALITATEA HOBETZEA: ESPEZIE INBADITZAILEEN AURKAKO BORROKA (ABEREDIA)

Ibai-ertzak hondatuz ibai-erreken hidromorfologia kaltetu dezaketen edota ur inguruneetako abere espezie bikainei –hala nola galzorian den europar bisoiari edo Pirinioetako desmanari- lekua ken diezaieketen koipuak eta amerikar bisoiak harrapatzea.

Actions de lutte contre les espèces invasives (flore)IBAI-ERREKEN KALITATEA HOBETZEA: ESPEZIE INBADITZAILEEN AURKAKO BORROKA (LANDAREDIA)

Elkarrekin eta metodo berdinak baliatuz borrokatzea, ibai-erreka berean, bertan garatzen diren landare espezie inbaditzaileen aurka. Erabili diren metodoen eraginkortasuna aztertuko da ere. Hainbat langune: Bertiz, Sunbilla, Narbarte, Lesaka-Bera, Oronoz- Mugaire,
Astigarraga- Hernani.

ESPERIENTZIEN TRUKEA: MUGAZGAINDIKO LANKIDETZA

Esperientziak mugazgaindiko beste zona batekin trukatzea, beste lurralde horiek uraren kudeaketan elkarrekin
lan egiten nola lortu duten ulertzeko. Mugazgaindiko beste arro hidrografiko bateko eragileekin bildu eta haien mugazgaindiko gobernantzarako tresna gure lurralderako zenbateraino balia dezakegun aztertuko litzateke.

Partenaires