Zer da H2O Gurea?

Maila handiko proiektu bat:

Helburu orokor bat… :

Helburu orokorra mugazgaindiko arro hidrografiko guztietako egoera hobeki ikustea eta europar zuzentarauek uraren kudeaketaren gainean ezarri neurriak hobeki aplika daitezen laguntzea.

… bai eta, helburu bereziak

  • Mugaren alde bietako eragileen arteko lankidetza iraunkortzea
  • Uholde arriskua elkarrekin kudeatzea eraikitzea
  • Edateko uraren hornikuntza bermatzea
  • Ibaien kalitatea hobetzea (Bidasoa, Urdazuri, Urumea, Leitzaran, Araxes)

Proiektu horren bidez, partaide guztiak engaiatzen dira ibaien kudeaketa hobeki koordinatzera eta, batez ere, erabiltzaileek uholde arriskuei dagokienean eta edateko uraren hornikuntzari dagokionean igurikatzen dutenari arrapostua ematera.

Proiektu hori Bidasoaren beste aldeko partaideekin batera eramatea funtsezkoa da uraren kudeaketari buruzko gogoeta ez gehiago mugatzeko soilik administrazio mugetara, baizik eta, modu orokorragoan, arro hidrografikoaren maila fisikoan tratatzeko. Proiektuaren berezitasuna da ikuspuntu berritzaile bat proposatzen duela uraren ziklo osoa arro hidrografikoetan bete-betean sartuz, administrazio mugetaz haratago eta dagozkien europar zuzentarauak aplikatuz.

H2Ogurea EKINTZEN ZERRENDA

I) Uholdeen kudeaketa

  • Uholdeen zuzentaraua gauzatzeari buruzko mintegia (antolatzailea URA)
  • Ibaien funtzionamenduari buruzko azterketak
    • Arrisku zonen ezagutzeko azterketa (URA)
    • Nafarroa Behereko azterketa hidromorfologikoa (EHE, URA, Gipuzkoako Foru Aldundia)
  • Krisien kudeaketa
    Krisi kudeaketarako eta tokiko lanetarako udal planak (NIK)
  • Pertsonen eta ondasunen babeserako lanak
    • Uholdeen aurkako babes lanak Jaizubia ibaian eta Bidasoa ibaiaren behealdean (URA)
    • Lehentasunezko tokiko lanak (NIK)

II) Edateko ur hornikuntza bermatzea

  • Herri mailako azterketa (Urdazubi) + espainiar sareko azterketa eta lanak
  • Elkarrekin egin egingarritasun azterketa/lanetako azterketak frantziar sarean (EHE)
  • Tokiko biztanleentzako jokabide onen gida (Urdazubi eta EHE)

III) Ibaien kalitatea hobetzea

  • Saneamendu sarean diren arazoak konpontzea
    • Saneamendu sarearen modelizatze eta kontrolatze gunea eraikitzea (Txingudiko Zerbitzuak)
    • Intzurako saneamendu sistemaren gaineko lanak (EHE)
  • Hobeki ezagutzea ibaien hidromorfologia: testak bioingenieria konponbideekin
    • Ibaiak lehengoratzeko proiektu gidariak bioingenieria konponbideekin (GFA, NIK, URA)
    • Urumearen azterketa geomorfologikoa (GFA, NIK)
    • Bioingenieriako konponbideen gaineko mintegia (NIK)
  • Abere eta landare espezie inbaditzaileen aurka borrokatzea eta espezie enblematikoen jarraipena egitea
    • Abere espezie inbaditzaileen aurkako ekintzak + ur espezie bikainen presentziari buruzko azterketak (GFA, NIK)
    • Espezie inbaditzaileen aurkako borrokarako konponbideen esperientziei buruz mintzatzeko mintegia (GFA)

IV) Lankidetza esparru bat ezartzea

  • Elkarrekin mintzatzen jarraitzea eta Guratrans proiektuan eta haren Ibai Partekatuen Kudeaketarako Gutunean plantan eman tresnak iraunkortzea
    • Uren kalitatearen jarraipena egiteko egutegiak elkarren koherentzian ematea (URA, NIK)
    • Ibai Partekatuen Kudeaketarako Gutunaren kideen arteko urteko topaketa + azken mintegia H2O gurea (EHE)
  • Kanpoko topaketa mugazgaindiko sareetako beste eragile batzuekin, haien esperientzia jasotzeko
    • Esperientzia trukea egitea mugazgaindiko beste arro hidrografiko bateko eragileekin (EHE)
Partenaires