Lege aipuak

2004ko ekainaren 21eko Ekonomia Digitalaren gaineko Konfiantzari buruzko 2004-575 Legearen 6 III-1 artikuluak agindu bezala, orrialde honek webgunearen lege aipuak eta baldintza orokorrak bere egiten ditu.

Webgunearen argitaratzailea

Webgune hau Euskal Hirigune Elkargoarena da:

Argitalpenaren zuzendaria
Webgunearen argitalpenaren zuzendaria Jean-René Etchegaray da, lehendakaria den bezainbatean.
Webgunearen arduraduna Roger Ruiz da, Komunikazio Zuzendaria

Norbanakoen datuak

Webgunearen bidez biltzen diren internauten datu pertsonalak Informatika eta Askatasunen Lege izenaz ezagun den 1978ko urtarrilaren 6ko 78-17 Legearen aginduak betez biltzen eta tratatzen dira.

Tratamenduaren arduraduna webgunearen argitaratzailea da, goian izendatua izan dena.

Norbanakoen berezko datuak webgunearen argitaratzailearentzat dira soilik. Inoren daturik ez zaio hirugarren bati uzten edo jakitera ematen.

Datu horiek internautak webgunean eman dituen mezuen tratatzeko xedea besterik ez dute.
Bildu diren datuak erabil litezke ere internautari webgunearen eta haren partaideen eskaintzak eta berripaperak igortzeko, baldin eta internauta horretarako prest agertu bada.

CLehen aipatu legearen arabera, internautak eskura ditzake, aldatu edota kendu berari buruzko datuak. Horren egiteko, internautak hona igor lezake eskaria:

Internautak bere datuak biltzea eragozteko eskubidea du ere. Internautari jakinaraziko zaio, halere, webgunean dauden inprimakiak betetzeko behar diren datuak baitezpadakoak direla eta bete behar dituela mezuak tratatu eta arrapostua emateko. Mezuak ezinen dira tratatu, beraz, internautak datu horiek eman ezean.

Cookiak:

Erabiltzaileari jakitera ematen zaio ezen webgunera egiten dituen bisitetan cookie bat koka litekeela nabigatzeko duen programan.

Cookia datu multzo bat da erabiltzaileak nortzuk diren jakiteko aukera ematen ez duena baina erabiltzaileak webgunean egiten duen nabigazioaren nondik norakoa erregistratzeko balio duena.
Nabigazio programa parametratuz jakin liteke cookierik baden eta, nahi ez bada, errefusa liteke CNIL erakundearen webgunean azaltzen den maneran (www.cnil.fr).
Erabiltzaileak eskura ditzake, ken eta alda, cookien bidez emaniko bere datu bereak, goian azaldu baldintzetan.

Jabego Intelektuala

www.h2ogurea.eu helbidean den webgunea Euskal Hirigune Elkargoarena da.
Webgune hori jabego intelektualaren zuzenbidearen babespean da gainera. Dakartzan testuak, irudiak, argazkiak, apaingarriak, ikurrak, haiek ere jabego industrial eta intelektualaren babespean dira.
Internatutak ezin du webgunea erabilera pribatu baterako besterik erabili – internautak ezin du webgunean diren informazioak kontsultatu besterik egin.
Halatan, bada, jabegoaren baimenik gabe edo eskubideen titularraren baimenik gabe erabiltzea, kopiatzea edo telekargatzea hala webgune osoa nola hango elementuetako bat, dela testu, irudi, argazki apaingarri nola ikur, debekaturik da, beraz, salbu nork beretzat eta ez merkataritza asmorako egiten den kopia pribatua besterik egiten ez bada.
Artikulu honen urratze oro zigor eta zibil kodeen arabera gaztiga liteke, faltsukeria gisa bereziki, eta kalte ordainak eman beharko dira.

Kanpoko webguneetarako estekak

LWebguneak hirugarrenek kudeatu webgunetarako estekak dakartza. Esteka horiek zure erosotasunerako besterik ez dira eskaintzen.
Euskal Hirigune Elkargoak ez du webgune horien gaineko batere kontrolik eta ez du haien edukiaren gaineko erantzukizunik hartzen.

Sortzea – Mantentzea – bilakaerak:

Haritza Consultants
Arnaud Detroyat karrika 20
Le Forum
64100 Baiona
Telefonoa: 05 59 57 10 57

Ostatalekua:

Partenaires